Beasain. Escuelas de familias

0
456

Una madre del grupo ha resumido con este texto en euskera la sesión de noviembre:

Aipatu du maiz, pardela kentzeko gaiarekin, jatearenarekin, lo hartzearenareki , igeriketa, ordutegiak… helburuekin itsutzen garela, objetivos de educacion, baina ideia/presio horiek buruutik kentzea komeni dela; garrantzitsuena, haurra gai horien inguruan gustora, eroso sentitzea dela, horretan enfokatu beharko ginatekela, gainerakoa gero etorriko dela, ondorioa izango dela. Autonomiaren izenean askotan solte uzten ditugula (dagoeneko zerorrek garbitu beharko zenuke ipurdia, bakarrik jan beharko zenuke…), baina behar dutena asetuz joanez berez helduko dela autonomia (nik bakarrik egingo det…).
Bukaeran esan nahi nuen autonomo izan daitezen nahi dugulako maiz gehiegi eskatzen diegula, solte, salduta, baliabiderik gabe uzten ditugula.
 Ezezkoan, kejati jartzen badira… beraien emozioekin koherente izaten ari direla, eta hori positiboki baloratzekoa dela, gauzak ondo doazen seinale. Gerorrek ere koherente izan behar dugula gure emozioekin: hasarretzen/pazientzia galtzen hasten baldin bagara, hala agertu behar degula jarreraz, expresioz… (orain ez da jolasteko ordua… lanera joan beharra daukat…) ez dela egokia aurpegi ona jartzen saiatu eta gero bapatean eztanda egitea, konfusioa sortzen degula horrela beraiengan, gure barruan gertatzen ari denaren berri izan behar dutela.

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here